Espainiako Oftalmologia Elkartearen (SEO) Kongresua Bilbon

2014ko urriaren 1etik 3ra Espainiako Oftalmologia Elkartearen 90. Kongresua egingo da Bilboko Euskalduna jauregian.

Ekitaldi honen antolakuntza-batzordean daude Juan Antonio Durán doktorea (Begirada Lagunkidea Fundazioaren presidenteordea), Gonzalo Corcóstegui Guraya doktorea (presidentea) eta FMSrekin lankidetzan aritzen diren medikuak, hala nola, José I. Recalde Yurrita doktorea, Javier Araiz Iribarren doktorea, Juana Bilbao Soto doktorea edo Nerea Martínez Alday doktorea.

Kongresuaren programan tarte bat eskainiko zaio oftalmologia espainiarraren elkartasun-proiektuei, Iñaki Azúa Mendia FMSren zuzendari exekutiboak koordinatuko duen mahai-inguru baten bidez.

Bertan parte hartuko dute, besteak beste, honako elkarteek: Garapen-bidean dauden herrialdeetako itsutasunaren kontrako Espainiako elkartea, Turkana Oftalmologia Proiektua, Visió Proiektua, Visión Mundi eta Begirada Lagunkidea Fundazioa.

Guztiek lan humanitario garrantzitsua egiten dute osasun-azpiegiturarik ez duten herrialdeetan. Gabezia horren erruz, sendatzeko errazak diren gaitzak, hala nola, begi-lausoa, dira itsutasuna eragiten duten kausa nagusiak.