Justifikazioa

Zergatik sortu zen Begirada Solidarioa Fundazioa?

Begi osasunerako proiektu bat garatzearen zergatia

Itsutasuna gizarte babes handia behar duen arazo bat da. Bolivian eta Ekuadorren, esaterako, itsuen integrazioa sustatzen duen ekimen pribatuko edo estatuko azpiegiturarik ez dago. Horrek, askotan, ikusmen arazoak dituzten pertsonen erabateko narriadura eragiten du, bai eta oinarrizko beharretara iristea galarazten die ere, beren kabuz moldatu ezin direlako.

– OMEren datuen arabera, 45 milioi itsu daude munduan, eta 217 milioik ikusmen arazoaren bat dute; ikusmen-urritasuna duten 314 milioi pertsonetatik, 262 milioik dituzte ikusmen-urritasun larriak,.

10 itsuetatik 9 garapen bidean dauden herrialdeetan bizi dira; munduan dauden itsutasun kasuen %75a elikadura egokiarekin eta behar bezalako prebentzio programa eta tratamenduekin saihestu zitezkeen.

-OMEren datuen arabera, itsutasuna hazi egingo da hurrengo urteetan, eta 75 milioi itsu gehiago izango dira zaintza egokia ez jasotzekotan.

-Hurrengo grafikoak adierazten duenez, kataratek eragiten dituzte munduko itsutasun kasuen erdia. Kasu horietan, kirurgia bidez berreskura dezakete eriek ikusmena.

-Horretarako, kirurgiak areagotu beharko lirateke, betiere OMEren araudia jarraituz.

 

justificacion-grafico