Bisita orokorra Boliviara

Apirilean Gonzalo Corcóstegui doktorea (FMSko presidentea) eta Iñaki Azua (FMSko gerentea) Boliviara joan ziren proiektu guztien jarraipena egiteko, gurekin lan egiten duten erakundeetako ordezkariekin biltzeko eta herrialde horietako begien osasunaren arloko adituekin elkartzeko; hartara, proiektua indartzeko eta lankidetza-bide berriak bilatzeko.

Horrela, Begirada Lagunkidea Fundazioa Guayaramerínera joan zen (Bolivia iparraldea, Brasilgo mugatik gertu), oftalmologia-unitate bat eraiki eta martxan jartzeko.

Horrek Guayarameríngo, Riberaltako, Pandoko eta inguruko biztanleen begien osasuna zaintzeko balio izango du, zerbitzu egonkor eta jasangarria bermatuz: kalitatea gorena izango da ekipamenduan, medikuntza-praktikan eta proiektuan parte hartzen duten pertsonen prestakuntza-mailan.