Lan Arloak

Lankidetza, formakuntza, ikerketa eta dibulgazioa dira gure proiektuan garrantzia gehien duten eremuak.

Garapenerako lankidetza

Lankidetza arloan, bertako biztanleei arreta oftalmologikoko etengabeko zerbitzuak ematea da gure helburu nagusia. Horrez gain, eta bereziki, baliabide nahikorik ez duten herritarren begi osasuna zaintzeko lan egin nahi dugu, eta kataratak prebenitzeko ekintza planei heldu. Hain zuzen ere, katarak dira itsutasuna eragiten duen patologia nagusia. BLFk Bolivian eta Ekuadorren egiten du lan.

Hurrengo hauek dira BLFren lan jarraibideak:

formakuntza

Gure proiektuetan parte hartzen duten tokiko oftalmologoak prestatzea eta gaitzea da, batez ere, BLFren helburua.

 

Fundazioak irakaskuntzaren arloan definitu izan dituen estrategiak Boliviako eta Ekuadorko oftalmologoak trebatzera bideratuta daude, eta arlo hauetan aritzen dira batez ere:

Ikerketa

Fundazioak oftalmologia arloko ikerketa proiektuetan hartzen du parte zenbait modu desberdinetan: finantzaketa, irismena eta edukiaren definizioa babesten ditu; informazioa ematen du; landa ikerketak egiten ditu; eta giza baliabide espezializatuekin lankidetzan aritzen da.

Zientzia dibulgazioa

Lan eremu horretan, fundazioak egindako jardueretan eskuratu eta garatu dituzten ezagutzen zabalkundea ziurtatzea edota erraztea du BLFk helburu. Horrela, eduki horiekin lan egiten duten komunitate zientifikoek, oftalmologia profesionalek, ikertzaileek, enpresek edota erakundeek informazio guztia eskura izango dute, eta, nola ez, begiko gaixotasunen prebentzio eta tratamenduan aktiboki lan egiten duten pertsonen mesedetan erabili ahalizango dute.