Nortzuk gara

Gure laguntza jasotzen duten pertsonen bizitzetan aldaketak eragitea da Begirada Lagunkidearen izateko arrazoia. Begi osasuna guztion eskura dagoen eskubidea izatea nahi dugu.

Fundación MIRADA SOLIDARIA-BEGIRADA LAGUNKIDEA Fundazioa

2022. urtean sortu zuten MIRADA SOLIDARIA-BEGIRADA LAGUNKIDEA Fundazioa, erakundeko kide eta oftalmologoen ezagutza, esperientzia, konpromiso ekonomikoa eta giza konpromisoa gehien behar duten pertsonen zerbitzura jartzeko xedez. Izan ere, erakunde horretako mediku guztiek pertsonen duintasunaren eta giza eskubideen errespetuan oinarritzen dute beren jarduna.

Bilboko ICQOren (Instituto Clínico Quirúrgico de Oftalmología) ekimenez sortu eta abian jarri zuten proiektua, eta Fundazioaren helburuak betetzen laguntzeko interesa duten oftalmologia profesional guztientzat dago orain zabalik; beren ezagutza, esperientzia eta konpromisoa parteka dezaten.

Begirada Lagunkidea Fundazioaren (BLF) lan eremuei dagokienez, Bolivia eta Ekuador dira nagusiak. Horiek baitira, hain zuzen ere, begi osasunean premia gehien dituzten eta, aldi berean, behar horiei erantzuteko kanpoko laguntza behar duten mundu mailako herrialdeetako bi.

BLFk Bolivian hasi zuen bere jarduera. Ametropiarik gabeko (betaurrekoen erabilerarik gabeko) itsutasunak eta ikusmen-urritasunak 40.000 pertsona baino gehiagori eragiten dielako bertan. Eritasun hauek artatzeko, 130 oftalmologo besterik ez daude guztira Bolivian. Nahiko datu eskasa da kontuan hartuta bere biztanleria mailarako 350 izan beharko lituzketela gutxienez. OMEk are zenbaki handiagoa aipatzen du, eta 700 oftalmologo beharko lituzketela uste.

Gauzak horrela, Boliviako lau lankidetza proiektu desberdinetan parte hartzen du BLFk, bertako gure kontrapartearekin batera. Azken 20 urte hauetan, 10.027 kirurgia egin ditu herrialde horretan, eta 248.413 pertsona baino gehiago artatu.

Ekuadorren 2006an hasi zen lanean. Batetik, Bolivian bezala, herrialdeak begi osasunean dituen beharrei erantzuteko, eta, bestetik, oftalmologiaren esparruan lan egiten duten tokiko eta nazioarteko hainbat erakunderekin batera Esmeraldas eskualdean oftalmologia zentro bat abian jartzeko. Izan ere, Esmeraldas da premia handien duen eskualdea, bai eta begi osasunean gabezi gehien dituenetako bat ere. Egun, Ekuadorreko bi lankidetza proiektu desberdinetan hartzen dugu parte, bertako gure kontrapartearekin batera. Horri esker, 4.545 kirurgia baino gehiago egin ahal izan ditugu, eta 35.211 paziente baino gehiago artatu.

Bienvenida del presidente

Tras más de veinte años desde su inicio, FMS puede ya valorar el camino recorrido. Ese camino es el que da sentido a nuestra actividad y nos permite trazar las líneas de lo que deseamos ser en los próximos veinte años.

Juan Durán de la Colina

Gure xedea

Begirada Lagunkidea Fundazioaren xedea begiko gaixotasunen prebentzio eta tratamenduan, eta, bereziki, itsutasunari aurre egiteko lankidetza proiektuetan laguntzea da; betiere irakaskuntza, zientzia dibulgazio, ikerketa eta garapena sustatuz.

Balio etikoak

  • Lagunkidetasuna
  • Gardentasuna
  • Unibertsaltasuna
  • Kalitatea
  • Lidergoa
  • Independentzia

Begirada Lagunkidea Fundazioaren Patronatua

Fundazioaren helburuak betetzen direla ikuskatzen duen kontseilua da Patronatua. Beste batzuen artean, medikuntza, lankidetza, gizarte berrikuntza eta kudeaketa arloez arduratzen da, eta aski ezagunak diren pertsonez osatuta dago. Besteak beste:

Fundazioaren sortzaileak:

  • Don Iñaki Azua Mendia, presidentea
  • Don Juan Antonio Durán de la Colina, presidente ordea
  • Doña Ruth Epalza Gorbeña, batzordekidea
  • Don Isidro Baniandrés Avendaño, batzordekidea
  • Bilboftal S.L., batzordekidea, Fernando Hormaechea Muñoz jaunak ordezkatzen du organo guztietan.

 

Idazkari ez-patronoa

  • Don Ramón Múgica Alcorta