Proiektu horren helburuetako bat iraunkortasuna denez gero, BLFk Bolivia eta Ekuadorreko erakunde eta elkarte nagusien laguntza eta lankidetza ditu begi osasunaren esparruan.
BLF 2003. urtetik, V2020 erakundeko kidea da. V2020 Ikusmenerako Eskubidea itsutasun saihesgarriari aurre egiteko ekimen globala da, eta Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) eta Itsutasuna Prebenitzeko Nazioarteko Agentziak (IPNA) sustatu dute programa. Horiekin batera, nazioarteko koalizia osatu dute zenbait erakunde publikok, pribatuk, filantropikok, komertzialek eta akademikok. Erakunde horiek, hain zuzen, lankidetzaren bidez banaka egin ezin duten lana egiteko prest daude.
Halaber, Itsutasuna Prebenitzeko Nazioarteko Agentziako (IPNA) kidea da. Erakunde horrek beste hainbat erakunde biltzen ditu, eta itsutasuna prebenitzeko nazioarteko ahaleginak bideratzeko sortu zen. IAPBko kideen artean, begi osasunaren arretarako mundu mailako erakunde profesional garrantzitsu, GKE lider, erakunde akademiko garrantzitsu eta zenbait korporazioko parte diren pertsonak daude. Helburu berak batzen ditu guztiak: itsutasun saihesgarriarekin amaitzea..
IAEE (Itsutasunaren Aurkako Espainiako Elkartea) eta Poderver-en (Garapen bidean dauden herrialdeetan itsutasunaren aurka borrokatzen duten Espainiako GKE nagusiak biltzen ditu) barruan sortu zen BLF.