Begi-lausoaren kirurgiaren urteroko tasa (milioi bat biztanleko) oso desberdina da Latinoamerikako hainbat herrialdetan. Horrela, Bolivian 500ekoa da 1.000.000 biztanleko; 850ekoa Ekuadorren, Paraguain eta Perun; 2.100ekoa Argentinan eta ia 2.500ekoa Brasilen.
Hainbat ikerketaren arabera, begi-lausoarenen kirurgia behar duten pertsonen % 75ek ez dute kirurgiarik jasotzen Perun. Paraguain, bestalde, kirurgia jasotzen zutenen kopurua % 37 (3/60tik beherako ikusmen-zolitasuna dutenen artean) eta % 22 (6/18ko ikusmen-zolitasuna dutenen artean) artekoa da. Horrek esan nahi du operatzen zen begi bakoitzeko, kirurgia behar zuten beste hiru edo lau begi operatu gabe geratzen zirela.
Brasilen lan handia egin da begi-lausoaren kirurgian, eta ebakuntza behar zutenen % 89ri egin zaie ebakuntza. Hori dela-eta, begi-lausoaren kirurgia ondoko ikusmen-zolitasuna arazo bat da oraindik landa-eremuan; bertan, begi barneko lentea jarri zaien pazienteen % 31k 20/200etik beherako ikusmen-zolitasuna dute.
Ondo garatutako hiri-inguruetan, ordea, % 8koa baino ez da kopuru hori. Bestalde, AEBetan begi-lausoen kirurgia jaso eta lau hilabetera pazienteek batez beste duten ikusmen-zolitasuna 20/27koa da, hainbat iturriren arabera.
Alde handi horrek argi uzten duenez, Latinoamerikako zenbait eskualdetako egoera nabarmen hobetu beharra dago.