Ongintza-afaria

Fundación Mirada Solidaria-Begirada Lagunkidea Fundazioak, Banco Santander erakundearen laguntzarekin, ongintza-afaria antolatu zuen joan den azaroaren 16an, asteazkenean, Etxanobe jatetxean. Afari horren helburua Fundazioak Bolivian eta Ekuadorren gaur egun dituen jardueretarako eta lankidetza-proiektuetarako funtsak biltzea izan zen.

Ekitaldian 100 parte hartzaile izan ziren  eta guztira  10.360 euroko munta biltzea lortu zen. Eskerrik asko!