Antonio Menchaca Fundazioak Begirada Lagunkidea Fundazioaren ongintzako egitekoan laguntzen du, laguntza finantzarioa ematen du

Joan den martxoaren 17an Indautxu Hotelean lagunarteko ekitaldia egin zen. Bertan, Antonio Menchaca Fundazioak ongintzako 24 elkarteren ahalegina aitortu zuen, horietako bat Begirada Lagunkidea Fundazioa da, eta elkarteei 2015. urtean aurkeztutako proiektuak garatzeko diru-laguntzak eman zizkien.

Aurten, bosgarrenez, Begirada Lagunkidea Fundazioak lankidetzan duen ibilbideagatik saria jaso du, eta ezbairik gabe, diru-laguntza horri esker Esmeraldas-eko (Ekuador) gizarte-egoera ahuleko gune baztertuetan kataraten ondoriozko itsutasuna desagerrarazteko daukan egitekoan  lagunduko dio.