Bolivian garatutako proiektua

KIRURGIA INTENTSIBOKO KANPAINAK COCHABAMBAN

Kokapena

Cochabamba

Biztanleria/ Eragin eremua

1.500.000 biztanle

Bertako kontrapartea

Boliviako Oftalmologia Fundazioa

Hasiera data

2004

Zentroaren zuzendaritza

Oscar Cortés (BOEko presidentea)

Oftalmologo arduraduna

Rodrigo Cortés doktorea

Egindako jardueren laburpena

Proiektuaren aurrekariak

Cochabamba hiria, izen bereko eskualdean kokaturikoa, Boliviako erdialdean dago eta herrialdeko gunerik xahurrenetako bat da. Eskualdeko pobreziak etxeen %71ri eragiten die; kopuru horretatik, %93 landa-eremuan bizi dira, eta %49 hirigunean. 1.363.057 biztanle bizi dira bertan guztira, 580.000 hirigunean.

Oscar Cortes doktoreak oftalmologia egoiliarren prestakuntzan egindako lanetik sortu zen Boliviako Oftalmologia Elkartea, 1976an.

 

cochabamba

Sortu zenetik gaur egun arte, 34 oftalmologo hezitzea lortu du Bolivian, eta, ondorioz, Cochabamba eskualdean era esanguratsuan hazi dira begi osasunerako zaintza eta arreta.

55 urtetik gorako pertsonei zuzenduta daude kanpainia gehienak; katarata diagnostikoa, glaukoma kroniko sinplea edota kirurgia behar duten pertsonei, zehazki.

Hain zuzen ere, azken urteotan Cochabamban egindako katarata kirurgien %60a proiektu horren ondorio izan dira.

Kirurgiekin batera, Fundazioaren helburu nagusietako bat tokiko medikuak berariazko ikastaroen bidez prestatzea da, bai eta oftalmologia espezialitateko curriculum planetan parte hartzea sustatzea ere. Xede horiek betetzeko asmoarekin, BLFk lankidetza hitzarmen bat sinatu du Cochabambako San Simon Unibertsitate Nagusiarekin.

BLFK, Boliviako Oftalmologia Fundazioa bere kontrapartearekin batera, hurrengoko helburuak bete ditu:

  • 16 bisita eta kirurgia kanpaina
  • 281 kontsulta mediko, eta
  • 830 katarata eta pterigium kirurgia

Gaur egun, BLFren babes ekonomikorik gabe eta era autonomoan finantzatzen den proiektua da.

Kolabora ezazu Begirada Laguntzailearekin

Proiektuarekin lagundu nahi baduzu, hau da zure espazioa.