Oftalmologiaren arloko berrikuntzak azaldu zituzten Boliviako XXVI. Kongresuan. Gainera, sei herrialdetatik etorritako adituek ere parte hartu zuten, mediku boliviarrekin haien ikerketetako emaitzak partekatuz.
Horrela, irailaren 9tik 12ra han izan ziren Argentina, Txile, Brasil, Mexiko, AEB edo Espainiatik joandako adituak, tartean Juan Durán doktorea (FMSko presidenteordea) eta fundazio horrekin lankidetzan aritzen diren beste mediku batzuk (Javier Araiz eta Iñigo Corcóstegui doktoreak).
Hizlariek aurkezpen akademikoak eta oftalmologiaren alorreko aurrerapen teknologikoen inguruko azalpenak tartekatu zituzten, bertaratutakoei beraien ezagutzak eta lan-tresnak eguneratzeko aukera emanez.
Boliviako FMS taldeko kide diren zenbait mediku boliviar ere izan ziren; esate baterako, Trinidadeko Caritas Beni oftalmologia-proiektuaren arduraduna (Maria del Carmen Guayacuma doktorea) eta beste mediku laguntzaile batzuk (Fundación Centro Multifuncional Adolfo Kolping fundazioko Gary Chávez, Lusmila Guasde Vaca eta Gabriela Ivana doktoreak).