Begirada Lagunkidea Fundazioa 20 Urteko Elkartasunagatik Saritua

Antonio Menchaca Fundazioak 2023ko Elkartasun Sariak eman dizkio Begirada Langunkide Fundazioari. Fundazioak lankidetzako 20 urte hauetan 8 lankidetza-proiektu bultzatu ditu, hauetan esku hartzeaz gain – 5 Bolivian eta 3 Ekuadorren –. Horrez gain, tokiko beste kolaboratzaileekin batera, 283.624 kontsulta mediko baino gehiago eta kataraten eta pterigiumen 14.572 kirurgia baino gehiago burutu ditu.

Horretarako, joan den ostegunean, martxoak 23, ekitaldi xume, intimo eta familiarra egin zen Bilboko Itsas Museoan. Bertan, Antonio Menchaca Fundazioak hogeita hamar bat ongintzazko elkarteren ahalegina aitzatetsi zuen, Begirada Lagunkidea Fundazioarena horien artean. Dirulaguntza hauei esker, 2023an aurkeztutako proiektuak garatzeko aukera izango dute elkarte hauek.

Begirada Lagunkide Fundazioa lankidetzan egindako ibilbideagatik saria jasotzen duen 13. urtea da, eta, zalantzarik gabe, laguntza hau berriro jaso izana baliagarria izango da San Borjako (Bolivia) Begietako Osasun Unitateak egiten duen jarduera garatzeko.

Image
Fernando Hormaechea patroia emandako saria jasotzen

Más artículos