Bolivian garatutako proiektua
KIRURGIA INTENTSIBOKO KANPAINAK COCHABAMBAN

Kokapena
Cochabamba

Biztanleria/ Eragin eremua
1.500.000 biztanle

Bertako kontrapartea
Boliviako Oftalmologia Fundazioa

Hasiera data
2004

Zentroaren zuzendaritza
Oscar Cortés (BOEko presidentea)

Oftalmologo arduraduna
Rodrigo Cortés doktorea
Egindako jardueren laburpena
- Ekipamenduak berritzea.
- Baliabiderik ez duten biztanleei zuzendutako begi osasuneko zerbitzu iraunkorra eskaintzea
- Kirurgia kanpaina intentsiboak egitea, zentrora aldian behin egiten diren bisitetan.
- Medikuak prestatzea, oftalmologoak eta laguntzaileak barne.
- Kirurgiak egiteko behar diren inputak balioesteko prozesuan laguntzea.
- Kanpainen antolaketan eta finantzaketan laguntzea
- Egindako jardueren inguruko sentsibilizazio eta komunikazio kanpainak garatzea.
- Bertako medikuen soldata finantzatzea.
Proiektuaren aurrekariak
Cochabamba hiria, izen bereko eskualdean kokaturikoa, Boliviako erdialdean dago eta herrialdeko gunerik xahurrenetako bat da. Eskualdeko pobreziak etxeen %71ri eragiten die; kopuru horretatik, %93 landa-eremuan bizi dira, eta %49 hirigunean. 1.363.057 biztanle bizi dira bertan guztira, 580.000 hirigunean.
Oscar Cortes doktoreak oftalmologia egoiliarren prestakuntzan egindako lanetik sortu zen Boliviako Oftalmologia Elkartea, 1976an.


Sortu zenetik gaur egun arte, 34 oftalmologo hezitzea lortu du Bolivian, eta, ondorioz, Cochabamba eskualdean era esanguratsuan hazi dira begi osasunerako zaintza eta arreta.
55 urtetik gorako pertsonei zuzenduta daude kanpainia gehienak; katarata diagnostikoa, glaukoma kroniko sinplea edota kirurgia behar duten pertsonei, zehazki.
Hain zuzen ere, azken urteotan Cochabamban egindako katarata kirurgien %60a proiektu horren ondorio izan dira.
Kirurgiekin batera, Fundazioaren helburu nagusietako bat tokiko medikuak berariazko ikastaroen bidez prestatzea da, bai eta oftalmologia espezialitateko curriculum planetan parte hartzea sustatzea ere. Xede horiek betetzeko asmoarekin, BLFk lankidetza hitzarmen bat sinatu du Cochabambako San Simon Unibertsitate Nagusiarekin.
BLFK, Boliviako Oftalmologia Fundazioa bere kontrapartearekin batera, hurrengoko helburuak bete ditu:
- 16 bisita eta kirurgia kanpaina
- 281 kontsulta mediko, eta
- 830 katarata eta pterigium kirurgia
Gaur egun, BLFren babes ekonomikorik gabe eta era autonomoan finantzatzen den proiektua da.

Kolabora ezazu Begirada Laguntzailearekin
Proiektuarekin lagundu nahi baduzu, hau da zure espazioa.