Ekuadorren garatutako proiektua
Esmeraldaseko oftalmologia zentroa

Kokapena
Esmeraldas hiria

Biztanleria/ Eragin eremua
154.035 biztanle

Bertako kontrapartea
Ibarreko Oftalmologia Fundazioa

Hasiera data
2006

Zentroaren zuzendaritza
Felipe Chiriboga Acosta

Oftalmologo arduraduna
Felipe Chiriboga Acosta
Egindako jardueren laburpena
- Esmeraldaseko Oftalmologia Klinika eraikitzea.
- Oftalmologia Unitatea hornitzea, instalatzea eta martxan jartzea.
- Herritarrei begi osasunerako zerbitzu iraunkorra ematea.
- Optika eta farmaziako zerbitzuak ematea.
- Kirurgia kanpainak antolatzea, zentrora aldian behin egiten diren bisita medikoetan.
- Bertako mediku, oftalmologo eta laguntzaileak prestatzea eta hezitzea.
- Komunitateko liderrak gaitzea.
- Kirurgiak egiteko behar diren inputak ziurtatzeko prozesuan laguntzea.
- Gaixoak erakartzeko eta pazienteak prestatzeko jarduerak gauzatzea.
- Prospekzio komunitarioko eta osasunaren sustapeneko programak egitea.
- Egindako jardueren sentsibilizazio eta komunikazio kanpainak.
- Bertako medikuen soldatak finantzatzea.
Proiektuaren aurrekariak
Esmeraldas Ekuadorreko ipar-mendebaldean dagoen probintzia da, Kolonbiako mugan. 154.035 biztanle ditu gutxi gorabehera, 16.000 km2-ko azaleran. Biztanleriaren %80a arraza beltzekoa da, eta guztizko kopuruaren %50a pobrezia egoeran edota muturreko pobrezia egoeran bizi da. Eguneko eta familiako diru sarrerak 2,00 $-tik beherakoak dira..
Begi osasunerako zerbitzuak ez daude behar bezala estalita, ospitaleak ez daude behar bezala hornituta, eta ikusmen patologietarako sarbiderik ez dute. Konponbidea emateko baliabiderik ez dute, eta, beraz, kontsulta pribatuetara jo behar dute herritarrek; gehienek ezin dituzte ordaindu.

Gauzak horrela, 2006ko ekainean, Ibarreko Oftalmologia Fundazioak Yarukiko bere begi osasunerako programa komunitarioan proiektu bat abiaraztea erabaki zuen Esmeraldasen. Itsutasunaren prebentzioaren arloan, 13 urteko esperientzia arrakastatsua zuena.
Programak hasieran kataratei eman zion lehentasuna, baina pixkanaka bestelako patologiak ere arakatzen hasi ziren. Hala nola glaukoma, pterigiuma, erretinopatia diabetikoa, akats errefraktiboak, eta abar.
Zerbitzuen eskaria hazi heinean, Esmeraldaseko Oftalmologia Klinika sortzeko erabakia hartu zuten. Horretarako, Christian Blind Mission-en eta BLFren laguntza izan zuten, eta helburu nagusia begi osasuna zaintzeko erreferentziazko proiektua abian jartzea zen.
2009ko urriaren 2an ireki zituen lehen aldiz ateak Esmeraldaseko Oftalmologia Klinikak, eta ordutik gero eta paziente gehiago izan ditu.
Proiektuari dagokionez, hurrengoko datuak nabarmen daitezke:
- 18 bisita eta kirurgia kanpaina baino gehiago egin dituzte,
- 28.338 kontsulta baino gehiago, eta
- 3.090 katarata eta pterigium kirurgia baino gehiago.
Proiektu autonomoa da gaur egun, BLFren finantzaketa behar ez duena.

Kolabora ezazu Begirada Laguntzailearekin
Proiektuarekin lagundu nahi baduzu, hau da zure espazioa.