Bolivian agratutako proiektua
Estaldura oftalmologikoa chiman etnian
Kokapena
San Borja, Beni
Biztanleria/ Eragin eremua
24.610 biztanle
Bertako kontrapartea
P.S. Cáritas Beni eta Chiman Etniaren Antropologia Proiektua
Hasiera data
2012
Zentroaren zuzendaritza
P.S. Cáritas Beni
Oftalmólogo responsable
Guayacuma eta Barbosa doktoreak
Egindako jardueren laburpena
- Gaixoak erakartzeko eta Chiman etniako pazienteak prestatzeko jarduerak gauzatzea.
- Etnia horri zuzendutako begi osasunarekin zerikusia duten gaixotasunak prebenitzeko berariazko programak.
- Egindako jardueren sentsibilizazio eta komunikazio kanpainak.
- Begi osasunerako behar bezalako arreta eskaintzea San Borjako gure zentroan, eta kataraten kirurgia egitea Trinitateko Caritas Beni zentroan. Etnia horretako kide guztiek eska dezakete.
- Trinitatera kirurgia bat egitera joaten diren etniako kideen lokomozio eta mantenu gastuak BLFk eta Caritas Benik ordaintzen dituzte.
Proiektuaren aurrekariak
Ponpeiako “Andra Mari Zentroak” lortu duen ospea etengabean hazten ari den paziente kopuruan islatu da. Zuzendaritza mediko eta antolaketa zuzendaritzak egindako lan eta kudeaketa ezin hobeari esker lortu du zentroak ospe hori.
Gauzak horrela, 2012an, Amazoniako Chiman edo Tsimane etniako kideak zentroko paziente bihurtu ziren, eta zentroaren estaldura San Borjara zabaltzea erabaki zuten; betiere, Trinitatetik 230 kilometroko errepide bidezko garraioa aintzat hartuta. Etniarekin eraikitako harremana Kaliforniako Santa Barbara Unibertsitateko (AEB) Antropologia ikasle batzuei eskertu behar zaie. Hain zuzen ere, talde horrek urteak eman ditu Chiman etnia aztertzen, eta, guztira, 10.000 erroldatu dituzte.
Testuinguruari dagokionez, Chimandarrak Ballivian probintzian bizi dira; Moxos eta Jonia del Benin, San Borja, Rurrenabaque eta San Ignazio udalerrietan. Chimandar indigenena munduko etnia puruenetarikoa da, eta inguruneko agintari eta biztanleek etengabe baztertu eta gutxietsi izan dituzte. Haien hizkuntza ezagutzen ditugun familietan sailkatzerik ez dago; are gehiago, oraindik ez du alfabeto normalizaturik.
Horregatik guztiagatik, urte horretan bertan, Begirada Lagunkidea Fundazioak hitzarmen bat sinatu zuen Chiman etnia aztertzen ari den antropologia taldearekin. Hizkuntza ezagunik ez duen eta truke bidez bizi den etnia horri oftalmologia estaldura eskaini nahi zitzaien.
Kolabora ezazu Begirada Laguntzailearekin
Proiektuarekin lagundu nahi baduzu, hau da zure espazioa.