Bolivian garatutako proiektua
Caritas Beni osasun zentroa Trinidad-en

Kokapena
Trinidad Beni

Biztanleria/ Eragin eremua
131.000 biztanle

Bertako kontrapartea
P.S. Cáritas Beni

Hasiera data
2004

Zentroaren zuzendaritza
Rosmary Lladó

Oftalmologo arduraduna
Carmen Guayacuma doktorea
Egindako jardueren laburpena
- Zentroko Oftalmologia Unitatea hornitzea, instalatzea eta martxan jartzea (2004. urtea).
- Kirurgia kanpainak egitea, zentrora aldian behin egiten diren bisita medikoetan.
- Bertako oftalmologo eta laguntzaileak prestatu eta hezitzea.
- Kirurgiak egiteko behar diren inputak eta ekipamenduak ziurtatzeko prozesuan laguntzea.
- Herritarrei begi osasunerako zerbitzu iraunkorra ematen zaiela ziurtatzea.
- Gaixoak erakartzeko eta pazienteak prestatzeko jarduerak aurrera eramatea.
- Begi osasuna prebenitzeko programa espezifikoak bultzatzea; Beniko emakumeentzat eta haurrentzat batez ere. Horretarako sentsibilizazio eta komunikazio kanpainak bideratzea.
- Bertako medikuen soldatak finantzatzea.
Proiektuaren aurrekariak
Trinitate Hiria Beniko eskualde amazoniko tropikalaren hiriburua da, Cochabambatik 600 kilometrotara dago eta 70.000 biztanle ditu guztira. Ponpeiako Andra Mari auzoan bizi dira gehienak (40.000).
2003. urtean hasi zen proiektu horretan gure kontrapartea den Beniko Caritas Pastoral Batzordearekin dugun harremana. Fundazioaren benetako lana, berriz, 2004. urtean hasi zen.

Garai hartan, Zentroko Zuzendaritzak Oftalmologia Unitate bat sortzeko beharrezkoak ziren espazioak utzi zizkion, zentroko pazienteei behar bezalako begi osasunerako arreta eskaini ahal izateko.
Proiektua abian jarri zenetik, programak gero eta onarpen handiagoa lortu du. Ondorioz, zentroa indartzeko beharra sortu, eta ekipoetan beste inbertsio berri bat egin behar izan zuten.
Zerbitzuaren funtzionamendu ona eta pazienteen kopurua ere handitu zenez, proiektuari bultzada berri bat emateko beharra izan zuten. Alde batetik, begi osasunerako arretan genero parekidetasuna lortu ahal izateko, eta, bestetik, emakumeei, haurrei eta, oro har, baliabide urriak dituzten bazterturiko biztanleei behar bezalako zerbitzua emateko.
Zalantzarik gabe, zentroari aurretik ez zuen lanaldi osoko asistentzia iraunkorra eman izanak jakinaren gainean jarri ditu pazienteak, eta, horrela, zerbitzuen gaineko ezagutza izatea lortu dute. Hala, biztanleek Unitatean duten konfiantza handitzea lortu ahal izan dute.
Medikuntza eta antolakuntzako zuzendaritzaren lan eta kudeaketa bikainari esker, zentroa nabarmen hazi da, eta gero eta biztanle gehiago doaz bertara artatuak izatera.
Beniko Caritaseko gure proiektuan zenbait gauza azpimarra ditzakegu:
- Oftalmologia unitate bat daukagu, eta hiru oftalmologo dira, guztira, lantaldearen parte. xxx langile, laguntzaile eta erizain ari dira lanean unitate horretan, eta denek behar bezalako gaitasuna dute.
- Kirurgia unitate batek eta bi kontsulta unitatek osatzen dute zentroa, eta guztiek dituzte kalitate goreneko zerbitzua emateko aukera ematen duten ekipamendu modernoak.
- Lankidetza hasi zenetik, 93.281 kontsulta, 20 bisita eta kirurgia kanpaina baino gehiago, eta kataraten eta pterigiumen 4.308 kirurgia egin ditugu guztira.
Proiektu honek BLFaren finantzazioa eta laguntza ekonomikoa behar ditu gaur egun.

Kolabora ezazu Begirada Laguntzailearekin
Proiektuarekin lagundu nahi baduzu, hau da zure espazioa.