Bolivia

Lankidetza proiektuak

San Borjako tsimané etniaren estaldura oftalmologikoa

  • KOKAPENA San Borja, Beni (Bolivia)
  • ERAGIN-EREMUKO POPULAZIOA 16.273 biztanle
  • BERTAKO ERAKUNDEA Ahizpa Bizentetarren ordena, Cáritas Beni eta tsimané etniari buruzko antropologia-proiektua
  • HASIERA-URTEA 2012
  • ZENTROKO ZUZENDARITZA Ahizpa Bizentetarren ordena, Caritas Beni.
  • UNITATEAREN OFTALMOLOGO ARDURADUNA Guayacuma eta Barbosa doktoreak

BURUTUTAKO JARDUEREN LABURPENA

  • Kirurgia-kanpainak burutzea zentrora aldizka egindako bisita medikoetan.
  • Pertsonal medikoa trebatu eta prestatzea, bai tokiko oftalmologoak eta bai laguntzaileak heziz.
  • Kirurgiak egiteko behar diren sargai eta ekipamenduak bermatzeko prozesuan parte hartzea.
  • Biztanleriari begietako osasun-zerbitzu jarraitua ematen zaiola bermatzea.
  • Gaixoak erakartzeko eta pazienteak prestatzeko jarduerak burutzea.
  • Berariaz etnia horri zuzendutako begi-osasunaren prebentzioari buruzko programak zertzea.
  • Sentsibilizazioari eta burututako jardueren komunikazioari buruzko ekintzak egitea.
  • Tsimane Osasun eta Antropologia Proiektuarekin elkarlanean, kanpaina hauen kostua %50ean finantzatzea.

PROIEKTUAREN AURREKARIAK

Nuestra Señora de Pompeya zentroak nabaritasun handia erdietsi du, mediku eta antolatzaileen zuzendaritzaren lan eta kudeaketa bikainari esker. Hori dela eta, gero eta jende gehiagok jotzen du zentrora osasun-laguntza bila.

Bada, 2012an, Amazoniako tsimané edo chimán izeneko etnia marjinatuko paziente asko bertaratzen hasi zirenez, zentroaren estaldura San Borja ingururaino hedatzea erabaki zuten, aintzat hartuta Trinidadetik 230 km-ko bidea dagoela errepidez. Kaliforniako Unibertsitateko (Santa Barbara) Antropologia Saileko talde hasi zen haiekin harremanetan. Talde horrek, hain justu, tsimané etnia ikertzen du eta 10.000 bat ditu erroldaturik.

Testuingurua argitzearren, tsimané herria Beni departamenduko Ballivián, Moxos eta Yacuma probintzietan bizi da; San Borja, Rurrenabaque eta San Ignacio de Moxos udalerrietan. Tsimané indigenak munduko arrazarik puruenetako bat direla jotzen da, eta agintariek zein inguruko herriek betidanik baztertu eta gutxietsi dituzte. Haien hizkuntza ez dagokio ezagutzen ditugun hizkuntza-familietako bati ere ez, eta oraindik ez du alfabeto normalizaturik.

Horregatik, urte horretan bertan, Begirada Lagunkidea Fundazioak hitzarmen bat sinatu zuen tsimané etnia ikertzen duen antropologo-talde harekin. Horren bidez, ia alfabetatu gabe dagoen eta oraindik truketik bizi den herri honi estaldura oftalmologikoa ematen saiatzen ari gara.

Argazkien galeria

  • Bolivia: San  Borjako  tsimané  etniaren  estaldura  oftalmologikoa
  • Bolivia: San  Borjako  tsimané  etniaren  estaldura  oftalmologikoa
  • Bolivia: San  Borjako  tsimané  etniaren  estaldura  oftalmologikoa
  • Bolivia: San  Borjako  tsimané  etniaren  estaldura  oftalmologikoa
  • Bolivia: San  Borjako  tsimané  etniaren  estaldura  oftalmologikoa