Bolivia

Lankidetza proiektuak

Nuestra Señora de Pompeya osasun-zentroa

  • KOKAPENA Trinidad, Beni (Bolivia)
  • ERAGIN-EREMUKO POPULAZIOA 120.000 biztanle
  • BERTAKO ERAKUNDEA Ahizpa Bizentetarren ordena, Caritas Beni
  • HASIERA-URTEA 2004
  • ZENTROKO ZUZENDARITZA Adelina Gurpegui serora
  • UNITATEAREN OFTALMOLOGO ARDURADUNA Carmen Guayacuma doktorea

BURUTUTAKO JARDUEREN LABURPENA

  • Zentroko oftalmologia-unitatea hornitu, instalatu eta abiaraztea (2004. urtea).
  • Kirurgia-kanpainak burutzea zentrora aldizka egindako bisita medikoetan.
  • Pertsonal medikoa trebatu eta prestatzea, bai tokiko oftalmologoak eta bai laguntzaileak heziz.
  • Kirurgiak egiteko behar diren sargai eta ekipamenduak bermatzeko prozesuan parte hartzea.
  • Biztanleriari begietako osasun-zerbitzu jarraitua ematen zaiola bermatzea.
  • Gaixoak erakartzeko eta pazienteak prestatzeko jarduerak burutzea.
  • Beniko ume eta emakumeei zuzendutako begi-osasunaren prebentzioari buruzko programak zertzea.
  • Sentsibilizazioari eta burututako jardueren komunikazioari buruzko ekintzak egitea.
  • Tokiko medikuen soldatak finantzatzea.

PROIEKTUAREN AURREKARIAK

Trinidad, Beni departamendu amazoniarreko hiriburua, Cochabambatik 600 km-ra dago, eta 70.000 biztanle ditu. Haietako gehienak (40.000) Nuestra Señora de Pompeya izeneko auzoan bizi dira.

Caritas Beniren Komisio Pastorala gure tokiko erakundea da proiektu honetan. 2003an hasi genuen elkarrekiko harremana, baina Fundazioaren landa-lana 2004an hasi zen.

Orduko zentroko  zuzendaritzak oftalmologia-unitate bat sortzeko beharrezko espazioak eman zizkigun, zentroaren eragin-eremuko populazioari begien arreta-zerbitzu egokia eman ahal izateko.

Proiektua martxan jarri zenetik, programak gero eta harrera hobea izan zuen, eta zentroa ekipamendu berriz hornitzeko inbertsioa egin behar izan zen.

Zerbitzuak ondo funtzionatzen zuenez eta gero eta paziente gehiago zeudenez, proiektuari beste bultzada bat emateko beharra antzeman zen. Osasuna sustatzearen bitartez eta batik bat emakumeei, umeei eta, oro har, baztertutako eta baliabide gutxiko populazioari zuzendutako zerbitzu jarraituen bitartez, begien arreta-zerbitzuen erabileran genero-ekitatea lortu nahi zen.

Lehen ez bezala, denbora osoko arreta jarraitua ezarri zen, eta horri esker, biztanleek zerbitzua identifika zezaketen eta Unitatearekiko konfiantza handitu zen.

Mediku- eta antolamendu-zuzendaritzaren lan eta kudeaketa bikainari esker, zentroak nabaritasun handia erdietsi du. Hori horrela izanik, gero eta pertsona gehiago doaz zentrora osasun-arreta jasotzera.

Argazkien galeria

  • Bolivia: Nuestra  Señora  de  Pompeya  osasun-zentroa
  • Bolivia: Nuestra  Señora  de  Pompeya  osasun-zentroa
  • Bolivia: Nuestra  Señora  de  Pompeya  osasun-zentroa
  • Bolivia: Nuestra  Señora  de  Pompeya  osasun-zentroa
  • Bolivia: Nuestra  Señora  de  Pompeya  osasun-zentroa
  • Bolivia: Nuestra  Señora  de  Pompeya  osasun-zentroa
  • Bolivia: Nuestra  Señora  de  Pompeya  osasun-zentroa
  • Bolivia: Nuestra  Señora  de  Pompeya  osasun-zentroa
  • Bolivia: Nuestra  Señora  de  Pompeya  osasun-zentroa
  • Bolivia: Nuestra  Señora  de  Pompeya  osasun-zentroa