Ekuador

Lankidetza proiektuak

Kirurgia okuloplastikoko kanpainak Yaruquín

  • KOKAPENA Yaruquí (Ekuador)
  • ERAGIN-EREMUKO POPULAZIOA 1.607.734 biztanle
  • BERTAKO ERAKUNDEA Fundación Oftalmológica del Valle (FOV)
  • PROIEKTUAREN HASIERA-DATA 2010
  • ZENTROKO ZUZENDARITZA Felipe Chiriboga Acosta (FOVeko presidentea)
  • UNITATEKO OFTALMOLOGO ARDURADUNA Felipe Chiriboga Acosta (FOVeko presidentea)

BURUTUTAKO JARDUEREN LABURPENA

  • Kirurgia-kanpainak burutzea zentrora aldizka egindako bisita medikoetan.
  • Pertsonal medikoa trebatu eta prestatzea, bai tokiko oftalmologoak eta bai laguntzaileak heziz.
  • Kirurgiak egiteko behar diren sargai eta ekipamenduak bermatzeko prozesuan parte hartzea.
  • Biztanleriari begietako osasun-zerbitzu jarraitua ematen zaiola bermatzea.
  • Gaixoak erakartzeko eta pazienteak prestatzeko jarduerak burutzea.
  • Sentsibilizazioari eta burututako jardueren komunikazioari buruzko ekintzak egitea.
  • Tokiko medikuen soldatak finantzatzea.

PROIEKTUAREN AURREKARIAK

Yaruquín  patologia honen inguruan dagoen eskaria dela eta, 2010. urtean, arlo honetako trebakuntza-jarduerak burutzen hasi ziren (hitzaldiak, mintegiak, etab.), eta ondoren kirurgia-kanpainak egin ziren.

Ekuadorren ez dagoenez okuloplastia-ebakuntzak egiten dituen espezialistarik, berebiziko garrantzia du operazio-mota honek. Horregatik, beharrezkoa da prestakuntza teoriko eta praktikoa ematen jarraitzea, baliabiderik gabeko biztanle ekuadortarrak medikuntzaren adar honetaz baliatu ahal izan daitezen.

Ordura arte, Yaruquíko erakundearen zentroan lau okuloplastia-kanpaina burutu dira, eta jarraitzeko eskari handia dago.

Argazkien galeria

  • Ekuador: Kirurgia  okuloplastikoko  kanpainak  Yaruquín
  • Ekuador: Kirurgia  okuloplastikoko  kanpainak  Yaruquín
  • Ekuador: Kirurgia  okuloplastikoko  kanpainak  Yaruquín
  • Ekuador: Kirurgia  okuloplastikoko  kanpainak  Yaruquín