Bolivia

Lankidetza proiektuak

Kirurgia intentsiboko kanpainak Cochabamban

  • KOKAPENA Cochabamba (Bolivia)
  • ERAGIN-EREMUKO POPULAZIOA 1.500.000 biztanle
  • BERTAKO ERAKUNDEA FBO (Boliviako Oftalmologia Fundazioa)
  • HASIERA-URTEA 2004
  • ZENTROKO ZUZENDARITZA Óscar Cortés doktorea (FBOko presidentea)
  • UNITATEAREN OFTALMOLOGO ARDURADUNA: Rodrigo Cortés doktorea

BURUTUTAKO JARDUEREN LABURPENA

  • Ekipamenduak berritzea.
  • Bereziki baliabiderik gabeko biztanleriari begietako osasun-zerbitzu jarraitua ematea.
  • Zentrora aldizka egindako bisita medikoetan kirurgia-kanpaina intentsiboak egitea.
  • Pertsonal medikoa trebatu eta prestatzea, tokiko oftalmologoak eta laguntzaileak heziz.
  • Kirurgiak egiteko behar diren sargaiak bermatzeko prozesuan parte hartzea.
  • Kanpainak antolatzen eta finantzatzen parte hartzea.
  • Sentsibilizazioari eta burututako jardueren komunikazioari buruzko ekintzak egitea.
  • Tokiko medikuen soldata finantzatzea.

PROIEKTUAREN AURREKARIAK

Cochabamba hiria izen bereko departamenduan dago, Boliviako erdialdean, eta herrialdeko ingururik deprimituenetariko bat da. Inguru honetan, etxeen % 71 txiroak dira; nekazaritza-inguruan bizi direnen % 93 eta hirigunean bizi direnen % 49. Departamenduak 1.363.057 biztanle ditu, eta haietako 580.000 hirigunean bizi dira.

Boliviako Oftalmologia Fundazioa Óscar Cortés doktoreak sortu zuen 1976an, oftalmologiako egoiliarrak trebatzen hasi zenean.

Programa honen oinarrizko xedea mediku egoiliarrei entrenamendua, laguntza-aukerak eta tutorepeko kirurgia ematea izan zen, horrela beren trebakuntza osatu ahal izan zezaten.

Eratu zenetik gaur egunera arte, Bolivian lanean ari diren hogeita hamalau oftalmologo trebatu dira, eta nabarmen hedatu da begitako arreta-zerbitzua Cochabambako inguruan.

Begi-lausoaren diagnostikoa duten 55 urtetik gorakoei, glaukoma kroniko sinplea duten pazienteei eta kirurgiaren beharra duten haurrei zuzentzen zaizkie kanpainak.

Kanpaina hauen oihartzuna agerikoa da: Cochabamban begi-lausoak sendatzeko egiten diren ebakuntzen % 60 proiektu honen ondorio dira.

Ebakuntza kirurgikoekin batera, Fundazioaren oinarrizko helburuetako bat tokian tokiko medikuak trebatzea da, ikastaro espezifikoak eginez eta oftalmologiako espezialitateko curriculum-planetan parte hartuz. Horretarako, BLFk lankidetza-hitzarmen bat sinatu du Cochabambako San Simón Unibertsitatearekin.

Argazkien galeria

  • Bolivia: Kirurgia  intentsiboko  kanpainak  Cochabamban
  • Bolivia: Kirurgia  intentsiboko  kanpainak  Cochabamban
  • Bolivia: Kirurgia  intentsiboko  kanpainak  Cochabamban
  • Bolivia: Kirurgia  intentsiboko  kanpainak  Cochabamban
  • Bolivia: Kirurgia  intentsiboko  kanpainak  Cochabamban
  • Bolivia: Kirurgia  intentsiboko  kanpainak  Cochabamban
  • Bolivia: Kirurgia  intentsiboko  kanpainak  Cochabamban
  • Bolivia: Kirurgia  intentsiboko  kanpainak  Cochabamban
  • Bolivia: Kirurgia  intentsiboko  kanpainak  Cochabamban