Bolivia

Lankidetza proiektuak

Guayameríngo begi-osasunaren arloko proiektua

  • KOKAPENA Guayamerín, Beni (Bolivia)
  • ERAGIN-EREMUKO POPULAZIOA 220.000 biztanle
  • BERTAKO ERAKUNDEA Pastoral Social Caritas Vicariato de Pando
  • HASIERA-URTEA 2016rako aurreikusia
  • ZENTROKO ZUZENDARITZA Gustavo Paja Taqui, Pastoral Social Caritas Vicariato de Pandoko zuzendari exekutiboa

GARAPEN-MAILA ETA PROIEKTUAREN XEDEA

Guayaramerín Boliviako udalerria bat da. Beni departamenduan dago, Vaca Díez probintzian, Mamoré ibaiaren ezkerraldean eta Guajará-Mirim udalerri brasildarraren aurrean. Riberaltatik 93 km-ra dago, eta Trinidadetik 1.115 km-ra.

Gure xedea oftalmologia-unitate bat eraikitzea sustatzea eta bere hornikuntza bermatzea da. Izan ere, Guayaramerínen eta inguruko herrietan, hala nola Pandon eta Riberaltan, biztanleek begi-osasunaren alorrean dituzten beharrizanei erantzun behar zaie. Horretarako, zerbitzu egonkor eta jasangarria ziurtatu behar da, eta kalitate tekniko handikoa ere izan behar da ekipamenduari, medikuntza-praktikari eta proiektuan parte hartzen duten pertsona guztien prestakuntzari dagokionez.

Beraz, Beni (Bolivia) inguruko baliabiderik gabeko pertsonen itsutasuna prebenitu eta tratatzeko egiten dugun lanaren luzapena da proiektu hau. Trinidadeko eta San Borjako komunitateetan ditugun osasun-proiektuekin batera, departamendu osoan begi-osasunaren arloko zerbitzu integrala ematea ahalbidetzen du.

Oinarrizko ikuspegi, balio eta ideiak

Gure asmoa zentroa honetarako gai izatea da:

  • Osasun oftalmologikoaren alorrean Boliviako erreferentziazko zentro bilakatzea zerbitzuaren kalitateagatik, lurraldeko beharrizan guztiei erantzuteagatik eta, bereziki, gizarte-egoera ahulean dauden eta baliabide urriak dituzten pertsonen beharrizanei erantzuteagatik.
  • Trinidaden BLFk burutzen dituen begi-osasunaren alorreko beste proiektu guztiekin batera, eta begi-osasunari dagokionez, Nuestra Señora de Pompeya zentroan eta San Borjan Beniko biztanleria osoarentzako arreta integrala erdiestea.
  • Teknologiarik onena eta medikuntza eta kudeaketa-praktikarik aurreratuenak barne hartuz, kalitaterik handieneko zerbitzua bermatzea.
  • Guztiz gaitutako pertsonal mediko eta laguntzailea izatea.
  • Arreta jarraitu, egonkor eta jasangarria erdiestea, eta lurraldeko osasun-estrategiako funtsezko elementu bilakatzea.

Gure oinarrizko balio eta ideiak asmo hauen guztien euskarri izatea nahi dugu. Haien bidez, nabarmendu egingo dira proiektuaren unibertsaltasuna, jardun-eremu honetako baliabiderik gabeko populazio osoari bideratuta baitago; lurraldeko osasun-sistemarekiko integrazioa; zentroaren autosufizientzia; emandako zerbitzuen kalitatea; proiektu honek zuzenean zein zeharka ukitzen dituen agente publiko eta pribatuen parte-hartzea, nahitaezkoa baita Guayarameríngo biztanle guztiek «beraiena» dela sentitzea; unitateko langileen garapen pertsonal eta profesionala; eta gizarte-erantzukizuna, lurraldeko ongizatea sustatzen duten ekintzei lagunduz eta kalte egiten dioten ekintza guztiak ekidinez.

Argazkien galeria

  • Bolivia: Guayameríngo  begi-osasunaren  arloko  proiektua