Ekuador

Lankidetza proiektuak

Esmeraldasko oftalmologiako osasun-zentroa

  • KOKAPENA Esmeraldas hiria (Ekuador)
  • ERAGIN-EREMUKO POPULAZIOA 430.000 biztanle
  • BERTAKO ERAKUNDEA Fundación Oftalmológica del Valle (FOV)
  • HASIERA-URTEA 2006
  • ZENTROKO ZUZENDARITZA Felipe Chiriboga Acosta (FOVeko presidentea)
  • UNITATEAREN OFTALMOLOGO ARDURADUNA Felipe Chiriboga Acosta (FOVeko presidentea)

BURUTUTAKO JARDUEREN LABURPENA

  • Esmeraldasko oftalmologia-klinika eraikitzea.
  • Oftalmologia-unitatea hornitu, instalatu eta abiaraztea.
  • Biztanleriari begi-osasunaren inguruko zerbitzu jarraitua ematea.
  • Optika- eta farmazia-zerbitzuak ematea.
  • Zentrora egindako aldizkako bisitetan, kirurgia-kanpainak antolatzea.
  • Pertsonal medikoa trebatu eta prestatzea, bai bertako oftalmologoak eta bai laguntzaileak heziz.
  • Komunitateetako liderrak gaitzea.
  • Kirurgiak egiteko behar diren sargaiak bermatzeko prozesuan parte hartzea.
  • Gaixoak erakartzeko eta pazienteak prestatzeko jarduerak burutzea.
  • Komunitatea aztertzeko eta osasuna sustatzeko programa bat zertzea.
  • Sentsibilizazioari eta burututako jardueren komunikazioari buruzko ekintzak egitea.
  • Tokiko medikuen soldatak finantzatzea.

PROIEKTUAREN AURREKARIAK

Esmeraldas Ekuadorreko ipar-mendebaldean dagoen probintzia da, Kolonbiako mugan. Gutxi gora behera, 450.000 biztanle ditu 16.000 km2-ko azaleran. Biztanleen % 80 arraza beltzekoa dira, eta bizilagunen % 50 txiroak edo muturreko txiroak dira; familia batek 2 dolar irabazten ditu eguneko.

Begi-osasunaren arloko arreta-zerbitzuak oso urriak dira, ospitaleak ez baitaude behar bezala ekipaturik eta ez baitute ikusmen-patologia ezberdinei konponbidea emateko sargairik. Hori horrela, biztanleek kontsulta pribatuetara jo behar dute, baina gehienetan eskuraezinak egiten zaizkie garestiegiak direlako.

Begi-osasunaren inguruko komunitate-programa baten bidez, Fundación Oftalmológica del Valle fundazioak 13 urte zeramatzan itsutasuna arrakasta handiz prebenitzen Yaruquí parrokian. Aurrekari hauekin, 2006ko ekainean, fundazioak Esmeraldasen proiektu satelite bati ekitea erabaki zuen.

Begi-lausoari lehentasuna emanez hasi zen programa baina, pixkanaka, beste patologia garrantzitsu batzuk aurkitu ziren, hala nola glaukoma, pterigioa, erretinopatia diabetikoa eta errefrakzio-erroreak.

Zerbitzuaren eskaria horrenbeste handiagotu zenez, Esmeraldasen oftalmologia-klinika bat sortzea erabaki zen, begi-osasunaren zainketan erreferentea izango zen proiektu bat abiarazteko helburuarekin. Horretarako, FOVak Christian Blind Mission eta BLFaren laguntza izan zuen.

Esmeraldasko oftalmologia-klinika 2009ko urriaren 2an ireki zen eta, ordutik, gero eta paziente gehiago izan ditu.

Argazkien galeria

  • Ekuador: Esmeraldasko  oftalmologiako  osasun-zentroa
  • Ekuador: Esmeraldasko  oftalmologiako  osasun-zentroa
  • Ekuador: Esmeraldasko  oftalmologiako  osasun-zentroa
  • Ekuador: Esmeraldasko  oftalmologiako  osasun-zentroa
  • Ekuador: Esmeraldasko  oftalmologiako  osasun-zentroa
  • Ekuador: Esmeraldasko  oftalmologiako  osasun-zentroa
  • Ekuador: Esmeraldasko  oftalmologiako  osasun-zentroa
  • Ekuador: Esmeraldasko  oftalmologiako  osasun-zentroa