Lankidetza proiektuak

  • 13.806 ebakuntza kirurgiko egin
  • 276.529 paziente artatu
  • 61 kirurgia-kanpaina egin
  • 4 zentro hornitu
  • 3 prestakuntza-beka eman
  • 78 mediku laguntzaile
  • 61 prestakuntza-saio egin

Bolivia

NBEren arabera, Amerikako 2. herrialderik txiroena da.

Hedadura: 1.098.581 Km2

Biztanleak: 8.137.113

Datu interesgarriak:

  • Ikusmen-desgaitasuna edo itsutasuna duten 400.000 pertsona bizi dira bertan.
  • Biztanleriaren % 12,5ek baino ez dute begi-sistemaren arreta egokia jasotzen; gainerako % 87,5 baztertuta daude.
  • 70.000 pertsona daude oftalmologo bakoitzeko.
  • Populazio-maila horretarako, gutxienez 350 oftalmologo egon beharko lirateke (kasurik onenean, 700), baina 130 baino ez daude herrialde osoan.

Ekuador

NBEren arabera, Latinoamerikako herrialderik txiroenetariko bat da, eta haurren heriotza-tasarik altuenetarikoa du.

Hedadura: 272.031 Km2

Biztanleak: 12.159.608

Datu interesgarriak:

  • Ikusmen-desgaitasuna edo itsutasuna duten 60.000 pertsona bizi dira bertan.
  • Biztanleriaren % 30ek baino ez dute begi-sistemaren arreta egokia jasotzen; gainerako % 70 baztertuta daude.
  • 40.000 pertsona daude oftalmologo bakoitzeko.