Pribatutasun Politika

Gurearen tankerako proiektu batek
ondo merezita dauka zure ekarpentxoa.
Egin ezazu! Horixe da begirada lagunkidea.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoaren arabera, zuk emandako datuak datu pertsonalen fitxategi automatizatu batean sartuko ditugula jakinarazten dizugu. Fitxategi horren erantzulea Mirada Solidaria-Begirada Lagunkidea Fundazioa da (Bilboko Kale Nagusia 40 bis helbidean du egoitza eta bere IFZ G-95226114 da) eta datuak beharrezkoak diren eta aipatutako legeak exijitzen dituen segurtasun neurri guztiekin tratatuko dira, zuk eskatutako zerbitzua eman ahal izateko, baita hainbat komunikazio kanalen bitartez gure jarduerarekin zerikusia daukaten auzien berri emateko ere.

Mirada Solidaria-Begirada Lagunkidea Fundazioak erabiltzaileek emandako datuen konfidentzialtasuna ziurtatzen du eta hirugarrenei lagako ez zaizkiela bermatzen du. Diru-transakzioa egiten duen banku erakundeak xede horiek betetzeko bakarrik eskura ditzake datuak.

Zure datuen edozein aldaketaren berri berehala jakinarazteko eskatzen dizugu, gure fitxategietan jasotako informazioa beti eguneratuta egon dadin eta akatsik izan ez dezan. Halaber, formulario bakoitzean agertzen den «Bidali» botoia sakatuta, bertan eman dizkiguzun informazioa eta datuak zehatzak eta egiazkoak direla adieraziko duzu.

Azkenik, jakin ezazu zure datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta tratamendua aurkaratzeko eskubideak edozein unetan gauzatu ahal izango dituzula, legeak xedatutako moduan. Horretarako, helbide honetara jo beharko duzu:

ULIKER 3 SL
Alameda Mazarredo 69, 5º solairua.
48009 PK, Bilbo

Zure nortasuna frogatzen duen agiriaren kopia erantsi beharko duzu.