Nortzuk Gara

Gurearen tankerako proiektu batek
ondo merezita dauka zure ekarpentxoa.
Egin ezazu! Horixe da begirada lagunkidea.

Justifikazioa

Itsutasuna gizartearen laguntza handia behar duen desgaitasun bat da, baina, Bolivian eta Ekuadorren esaterako, ez dago itsuen gizarteratzea sustatzeko egitura publiko edo pribaturik, eta horrek gizabanakoaren erabateko narriadura dakar. Askotan, itsuek ezin dituzte zerbitzurik oinarrizkoenak ere eskuratu, ezin baitira beren kasa moldatu.

Munduan, 45 milioi pertsona itsu daude eta 137 milioik ikusmen baxua dute; beraz, 182 milioik ikusmen-urritasun larriak dituzte.

10 itsutik 9 garapen-bidean dauden herrialdeetan bizi dira, eta munduko itsutasun-kasuen % 75 ekidin zitezkeen behar bezalako elikadurarekin eta prebentzio- eta tratamendu-programa egokiekin.

OMEren datuen arabera, 75 milioi itsu egongo dira 2020an, behar bezalako ebakuntzak egiten ez badizkiete.

Grafiko honetan ikus daitekeenez, munduko itsutasun-kasuen erdia begi-lausoak eragiten ditu. Hala ere, posible da kirurgia bidez ikusmena berreskuratzea.

Ekidin daitekeen itsutasuna deuseztatzeko xedea 2020. urtea baino lehen bete ahal izateko,  beharrezkoa da begi-lausoa sendatzeko ebakuntza askoz ere gehiago egitea.