Nortzuk Gara

Gurearen tankerako proiektu batek
ondo merezita dauka zure ekarpentxoa.
Egin ezazu! Horixe da begirada lagunkidea.

Aurkezpena

MIRADA SOLIDARIA-BEGIRADA LAGUNKIDEA Fundazioa Bilboko oftalmologo-talde batek sortu zuen 2002an. BEGIRADA LAGUNKIDEAren sortzaileak jakitun ziren garapen-bidean dauden herrialdeetan begien osasunaren arloan behar handia zegoela, eta ezagutza hori izan duten sorburu.

Fundazioko oftalmologoen eta gainerako kideen ezagutza, esperientzia eta konpromiso ekonomiko zein gizatiarra gehien behar duten pertsonen zerbitzura jarri ahal izateko egitura bat ezartzeko sortu zen BEGIRADA LAGUNKIDEA; betiere, pertsonen duintasunaren eta giza-eskubideen errespetuan oinarrituta.

Fundazioaren landa-lana (oftalmologiaren arloko arreta-zerbitzuak ematea, ebakuntza kirurgikoak egitea eta tokian tokiko oftalmologoentzako ikastaroak antolatzea) Bolivian hasi zen, 2003an.

Herrialde behartsuenei buruzko ikerketa bat egin ondoren, lankidetza-lana Bolivian hastea erabaki zuen. Itsutasunak eta ikusmen-desgaitasunak –ametropiak, hots, betaurrekoak jartzeko beharra, kontuan hartu gabe– 40.000 pertsonari baino gehiagori erasaten diete herrialde honetan. 130 oftalmologo inguru daude herrialde osoan, baina, bertako populazioa kontuan izanik, gutxienez 350 egon beharko lirateke eta egokiena 700 egotea izango litzateke.

Bolivian, BLFk  era aktiboan hartzen du parte tokian tokiko erakundeekin batera lau lankidetza-proiektutan eta, urte hauetan guztietan, 9.190 ebakuntza baino gehiago gauzatu ditu eta 240.450 pertsona baino gehiago artatu ditu.

2006ko ekitaldian, BEGIRADA LAGUNKIDEA FUNDAZIOA Ekuadorren ere hasi zen lanean, begi-patologiek gogor jotako beste herrialde batean.

Ekuadorren,  eta bertako erakundearekin batera, bi lankidetza-proiektutan parte hartzen ari gara. Haien bidez,  4.616 ebakuntza baino gehiago egin ditugu eta 36.079 paziente baino gehiago artatu ditugu.

Patronatua

Fundazioaren xedeak betetzen direla zaintzen duen kontseilua da Patronatua. Medikuntzaren, lankidetzaren, gizarte-berrikuntzaren eta kudeaketaren alorretako pertsona entzutetsu hauek osatzen dute:

Patroi fundatzaileak

  • Gonzalo Corcóstegui Guraya jauna, presidentea
  • Juan Antonio Durán de la Colina jauna, presidenteordea
  • Jose Antonio Isusi Ezcurdia jauna, idazkaria
  • Consuelo Crespo Bofill andrea, batzordekidea
  • Ramón Anasagasti Guezuraga jauna, batzordekidea
  • Bilboftal SL, batzordekidea; Fernando Hormaechea Muñoz jaunak ordezkatuko du erakunde guztietan

Patroi hautatuak

  • Emilio Durán de la Colina jauna, batzordekidea
  • Ángel Corcóstegui Guraya jauna, batzordekidea

Helbidea

Gainera, Patronatuak ahalordea ematen dio Uliker 3 SL zuzendaritza estrategikoko aholkularitza-enpresari , eguneroko kudeaketa operatiboak behar dituen jarduera guztiak egin ahal izan ditzan Fundazioaren izenean eta hori ordezkatuz, eta inongo mugarik gabe.