Jarduera Arloak

Lankidetza, prestakuntza,
ikerkuntza eta dibulgazioa:
gure proiektuko zutaberik nabarienak.

Trebakuntza

Tokian tokiko pertsonal oftalmologikoaren trebakuntza du helburu BLFk; bereziki, gure proiektuei atxikitakoena.

Fundazioak irakaslanaren arloan zehaztuta dituen estrategiak oftalmologo boliviarrak eta ekuadortarrak trebatzera daude bideratuta, gehienbat segituan zerrendaturik dauden esparru hauetan lan eginez:

  • Unibertsitateko ikasle eta irakasleen trebakuntza akademikoan parte hartzea.
  • Oftalmologiaren espezialitatearen curriculum-plana ikastea, bai medikuntza-ikasketen gradu aurreko mailan, bai ikasketon graduondoko ikastaroetan ere.
  • Oftalmologoak eta tokiko gainontzeko pertsonala trebatzeko eta gaitzeko jarduerak garatzea.
  • Trebakuntzaren kalitatea eta ikasketa-programen edukiak bermatzeko, irakaskuntza-materiala, material teorikoa eta material praktikoa egitea.
  • Konferentziak eta trebakuntza-saioak antolatzea.
  • Begien osasun eta higienearen prebentziorako ikastaroak garatzea.
  • Gure herrialdeko zentro publiko zein pribatuetan prestakuntza-egonaldiak egiteko bekak ematea.