Jarduera Arloak

Lankidetza, prestakuntza,
ikerkuntza eta dibulgazioa:
gure proiektuko zutaberik nabarienak.

Garapenerako Lankidetza

Lan egiten dugun tokietan arreta oftalmologiko jarraitua bermatzea da lankidetzaren arloan dugun xedea. Begi-lausoaren patologiari aurre egiteko beharrezko diren ekintza-planei helduz, biztanleen eta, bereziki, baliabiderik gabeko biztanleen begien osasuna zaindu nahi dugu; izan ere, begi-lausoa da ekidin daitekeen itsutasunaren lehen kausa munduan.

Horretarako, BLFk honako ekintza-lerro hauetan dihardu:

  • Oftalmologia-unitateak tokian tokiko beharrizanei egokitutako ekipamendu eta tresneriarekin hornitzea.
  • Begien osasunaren arretarako zerbitzu jarraituak ematea.
  • Aldizkako kirurgia-kanpainak egitea.
  • Komunitate-azterketak egitea eta begien osasuna sustatzea.
  • Tokian tokiko oftalmologo eta komunitate-liderrak trebatzea.
  • Optika- eta farmazia-zerbitzuak ematea.
  • Dibulgazio- eta sentsibilizazio-jarduerak gauzatzea.