Albisteak

Oftalmologiako Institutu Kliniko Kirurgikoaren (ICQO) 20. urteurrena

Bilboko Oftalmologiako Institutu Kliniko Kirurgikoak (ICQO) hogei urte beteko ditu azaroan, iparraldeko eremuko erreferentzia-zentro nagusi bihurtuta.

Estatu guztian ikerketa-jarduerak egiten dituen zentro gutxien artean dago ICQO, eta punta-puntako ekipamendua eta teknologiak erabiltzen ditu.

Hori dela-eta, Institutu hau oftalmologia-zentro onenetarikoa da, baita teknologia onenak erabiltzen dituenetarikoa ere.

Horretaz gain, aipatzekoak dira bertako oftalmologo-taldearen izen ona eta esperientzia; horien artean daude Gonzalo Corcóstegui eta Juan Durán, ICQOren sortzaileak. Halaber, esan beharra dago profesional handi hauen esanetara lan egiten duen taldea handitu egin dela eta gaur egun 20 medikuk eta 35 langilek (administrariak eta osasun-langileak) egiten dutela lan ICQOn.

Jarduerari dagokionez, espezializazio handiko zentro honek 7.000 paziente berri inguru jasotzen ditu urtero, eta 42.000 kontsulta inguru egiten ditu urtean.

Horrela, lanean egon diren azken 20 urte hauetan, ia 150.000 paziente izan dira zentroan; ia 3.700 kontsulta egin dira batez beste hilean.