Albisteak

Kirurgia-kanpaina Trinidad Beni-n (Bolivia)

Urrian egingo da Trinidad-eko kanpaina, Fundazioak 2004az geroztik martxan duen proiektu baten baitan. Programa Beni-ko Caritas Zentroan egingo da, Bolivian, Trinidad eskualde txiroan. Eskualdean, 120.000 biztanle inguru ditu.

Gaur egun, bertako 2-4 oftalmologok eta FMSren bi mediku oftalmologo laguntzailek osatzen dute oftalmologia-zerbitzua. Bertako medikuek beren prestakuntza hobetu dute Begirada Lagunkidea Fundazioaren irakaskuntza-jarduerei esker, eta laguntzaileak astebetez joaten dira Boliviara, era guztiz boluntarioan eta inolako diru-ordainik jaso gabe.

Kanpaina honen helburua 200 pertsonari baino gehiagori itsutasuna sendatzea da. Emakumeei emango zaie lehentasuna, Bolivian genero zaurgarriena delako.

Begien osasuna oso zaurgarritasun-egoera larrian dago gaur egun herrialde horretan, eta proiektu honek hori konpondu nahi du.