Albisteak

Kirurgia-kanpaina Esmeraldasen (Ekuador)

Ekainean Esmeraldaseko kanpaina egingo da, Fundazioak 2006az geroztik martxan duen proiektu baten baitan. Programa Esmeraldaseko Zentroan egingo da, Ekuadorren, Esmeraldaseko eskualde txiroan. Eskualde horrek 430.000 biztanle inguru ditu.

Gaur egun, bertako 1-2 oftalmologok eta FMSren bi mediku oftalmologo laguntzailek osatzen dute oftalmologia-zerbitzua.

Bertako medikuek beren prestakuntza hobetu dute Begirada Lagunkidea Fundazioaren irakaskuntza-jarduerei esker, eta laguntzaileak astebetez joaten dira Ekuadorrera, era guztiz boluntarioan eta inolako diru-ordainik jaso gabe.

Kanpaina honen helburua 200 pertsonari baino gehiagori itsutasuna sendatzea da. Emakumeei emango zaie lehentasuna, Bolivian genero zaurgarriena delako.

Begien osasuna oso zaurgarritasun-egoera larrian dago gaur egun herrialde horretan, eta proiektu honek hori konpondu nahi du.