Albisteak

Irailaren 8a: Kooperantearen Eguna (AECID)

Espainian 2.788 profesional ari dira lanean pobreziaren aurka, garapen jasangarria eta mundu justuago bat lortzeko helburuarekin.

Ikerketaren arabera, atzerrian garapenerako lankidetzan diharduten emakumeak kooperante guztien % 51 dira.

Adinaren arabera, profesional espainiarren % 72k 35 urte baino gehiago ditu eta lanean ari diren herrialdeen arabera, gehienak (langileen % 46) Saharaz hegoaldeko Afrikan daude; % 22k Hego Amerikan egiten du lan; % 17k Erdialdeko Amerikan eta Karibe inguruan; % 7k Asian eta Pazifikoan, eta gainerako % 4k Magreben zein Ekialde Ertainean eta Hurbilean.

Kooperantearen Eguneko ospakizun nagusia AECIDen egoitzan izango da aurten, datorren irailaren 9an (asteazkena). Bertan, Garapenerako Lankidetzaren Vicente Ferrer Sari Nazionala –seigarren edizioa izango da– emango zaie diru publikoz finantzatutako hamabost hezkuntza-unitateri, herritarrengan pobreziaren aurkako borroka eta planetaren garapen jasangarriaren inguruko kontzientzia arduratsu eta kritiko bat sortzeagatik.

Gainera, hilaren 9an eta 10ean, «Genero-berdintasunerantz Afrika Iparraldean eta Ekialde Hurbilean» izeneko jardunaldiak egingo dira.

Horien helburua da elkarrizketa sustatzea Afrika Iparraldeko eta Ekialde Hurbileko emakumeen arazo, interes eta aldarrikapenei buruz, Espainiako lankidetzaren laguntza hobetzeko emakumeen eskubideen, ahalduntzearen eta genero-berdintasunaren aldeko prozesuetan.