Albisteak

Garapen-bidean dauden herrialdeetan itsutasunaren kontra borrokatzeko Nazioarteko V. Kongresua (PoderVer)

Urriaren 23an eta 24an, garapen-bidean dauden herrialdeetan itsutasunaren kontra borrokatzeko Nazioarteko V. Kongresua egingo da Logroñon.

Aurreko urteetan bezalaxe, itsutasunari eta patologia horren kontrako borrokan egin diren berrikuntzei buruzko aditu garrantzitsuak bilduko dira kongresuan.

Kongresu honen helburua da Espainiako gobernuz kanpoko erakundeen arteko lankidetza indartzea itsutasunaren aurkako borrokan, ezagutzak handitzeko eta itsutasunaren kontrako borroka-ereduan aldaketa handi bat sustatzen jarraitzeko, garapenerako lankidetza jasangarriago bat sortze aldera.