Albisteak

Elkartasuna Gabonetan

Rosmery, 84 urtekoa, duela 20 urte hasi zen ikusmena galtzen; ia ezin zituen eguneroko zereginak egin, familiarentzat janaria prestatu eta etxea garbitu, adibidez.

Bolivian, langile pobreek hil arte lan egiten dute eta familiari laguntzen diote. Beste helbururik gabe, Rosmery itxaropena galtzen hasi zen. Familiak ere zailtasunak zituen bera mantentzeko. Norbait etxean geratu behar zen bera zaintzeko, baina familiak ezin zuen galdu etxean geratu behar zen pertsona horren soldata, berez ere zailtasun ekonomikoak zituzten eta.

Familiako kide batek Begirada Lagunkidea Fundazioaren berri izan zuen. Hara eraman zuten Rosmery, eta bi begietan kataratak zituela diagnostikatu zitzaion. Otsailaren 12an egin zioten Rosmeryri eskuineko begiko ebakuntza; eta otsailaren 26an ezkerreko begikoa. Ebakuntzaren osteko azterketaren arabera, 0,7ko ikusmena geratu zitzaion. Bigarren ebakuntzaren ondoren, gainera, hauxe esan zien medikuei: “zein pozik nagoen berriz ikusten dudalako. Familiaren janaria presta dezaket, eta haiei lagundu. Hainbeste estimatzen dizuet egindakoa… baina ez dakit nola ordaindu. Jainkoak bedeinka zaitzatela ni laguntzeagatik!”

BLFk gaur egun hiru proiektu ditu martxan. Horien bidez laguntza oftalmologiko iraunkorra ematen zaie eragin-eremuko biztanleei; gutxi gorabehera 1.245.000 pertsonari Cochabamba-n eta Beni-ko Trinidad hirian (Bolivia) eta 534.000 pertsona ingururi Esmeraldas-en (Ekuador).

Zure laguntzarik gabe ezin ditugu zerbitzu horiek eman. Are gehiago, zure laguntzarik gabe ezin izango genituen Bolivian bi osasun-zentro egin, eta Ekuadorren bat, 245.026 paziente baino gehiagori arreta emateko behar diren ekipo eta tresnekin; ezta gure lanari esker ikusmena leheneratu duten 12.261 pertsona baino gehiagori ebakuntza egin ere.

Laguntzen jarraitzeko kontu-zenbaki hauek ditugula gogoratu nahi dizugu:

·         0049 0905 64 21 10255937 BANCO SANTANDER

·         2095 00 0070 9109 191277 KUTXABANK

Eta webgunean (www.miradasolidaria.org) gure proiektuei buruzko informazio gehiago daukazu. Mila esker Rosmery eta bere familia bezalako pertsonei itxaropena mantentzen laguntzeagatik!

 

 

Agur, ondo izan.

Gonzalo Corcóstegui Guraya

Presidentea